pestañak

SURF IKASTAROA


Sestaoko euskaldunon afaria!

Sestaon euskaraz bizi nahi dugunon afaria egingo dugu!

Eguna: ekainak 17, ostirala
Ordua eta lekua: 20:30ean poteoa La Herencia tabernan hasita eta 22:00etan afaria Peña Urkiagan
Prezioa: Helduak 10€/ Haurrak 5€
Menua: Oilaskoa, patatak, entsalada, postrea, edaria eta kafea (umeentzako kaferik ez)
Ticketak erosteko: Sestaoko AEK euskaltegian
Antolatzailea: Sestaoko Berbalagun

EZETZ JAKIN LEHIAKETA BUKATZEAR! ADI!

EZETZ JAKIN LEHIAKETAko erantzunak bidaltzeko epea bukatzear dago, asteartea, hilak 31, azken eguna izango da.

Beraz, erantzun 22 galderei asteartea baino lehen eta honako lekuren batera eraman edo bidali:
-Sestaoko AEK euskaltegia
-Sestaoko Udal euskaltegia
-Sestaoko Euskara Saila
-sestao_berba@aek.eus
-678 422 521

Animatu eta parte hartu, saria gozoa izango da eta, afari bat LA HERENCIA tabernan!



Mintzodromo arrakastatsua Barakaldon!!

Atzo, maiatzak 26, Barakaldoko III.mintzodromoa egin genuen. Benetan arrakastatsua izan zen, eguraldia lagun, 200 lagun inguru aritu ziren euskaraz berbetan.

3 mintzagai izan genituen: izenak, Barakaldoko txosnak eta animaliak. Eta bakoitzari buruz 15 minututan aritu ginen. 

Eskerrik asko bertaratu zinetenoi, laguntzaileei, irakasle eta ikasleei... Hurrengo urtean gehiago, ziur!!!
Aupa Barakaldo!

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen

PORTUGALETEKO KANTARI AZKEN OSTIRALEAN


SENDABELARREN IBILBIDEA


KAMARADAK liburuaren aurkezpena


Joxe Iriarte Bikilak Kamaradak liburua aurkeztuko du gaur!


Eguna: maiatzak 26, osteguna
Ordua: 19:00ak 
Lekua: Sestaoko AEK euskaltegia
Antolatzailea: Txirbilenea

ANIMATU ETA ETORRI!

MINTZODROMOA PORTUGALETEN

Aurten Portugaleteko IV. MINTZODROMOA egin dugu, eta, beti bezala, arrakastatsua izan da jende mordoa hurbildu delako eta giro ederra egon delako.
Goizeko saioan 100 bat pertsona bildu gara, eta arratsaldean 50 lagun inguru.
Eguraldia lagundu digu, kafe, freskagarriak eta pastak dastatu ditugu, eta, gainera, hainbat liburu zozketatu dugu bertaratu direnen artean.
Lagun euskaldun berriak ezagutu ditugu, eta hemendik aurrera haiekin EUSKARA PRAKTIKATU egingo dugu LOTSARIK GABE!
ARGAZKI GEHIAGO IKUSI NAHI BADUZUE, KLIKATU PORTUGALETE.EUS ETA XARIBARI-AEK ESTEKA HAUETAN.








PEDALEI ERAGIN EUSKARAZ!


Punta Begoñako galerietara bisita-kronika

Pasa den ostiralean Punta Begoñako galerietan izan ginen. Ricardo Bastidak 1918-21 urteren artean eraiki zuen Arriluzeko itsaslabarrari eusteko eta Horacio Echevarrieta aberatsaren familiaren gozamenerako. Eta ez hori bakarrik, galerien gainean luxuzko etxe bat ere eraiki zuen.
Horaciok, hamarkadetan zehar, dirutza lortu zuen lursailen espekulazioaren eta meatzaritza ustiapenaren bidez.
Hala ere, frankistek Bilbo hartu eta Echevarrietak galeriak eman behar izan zizkien. Jantoki soziala bertan egin eta bide batez, propaganda frankista egiteko erabili izan zuten.
Urteetan abandonatuta egon ostean, berreskuratze eta konpontze lanetan hasteaz gain, bisita gidatuak antolatzen dira. Gu horretako batean izan ginen eta oso interesgarria izan zen. Han entzundako guztia aipatu baino, bertara joateko gomendioa luzatu nahi dizuegu,benetan merezi du eta.

Interesatuta bazaude, klikatu hemen informazioa ikusteko. Punta Begoñako galeriak bisitatzeko aukeraz gain, beste ibilbide batzuk ere egin daitezke.

BARRETERAPIA IKASTAROA guraso eta umeentzat

Barre egin dugu, bai. Gaur arratsaldean Portugaleteko 40 gurasolagun eta ume barreterapia tailerra egiteko elkartu gara.
Asti Leku, Gabriel Celaya, Kanpazar eta Zubeldiako taldeetako lagunak elkartu dira eta une dibertigarria pasatu dute Zubeldia eskolako gimnasioan.
Gainera, elkar ezagutzeko aukera ezin hobea izan da. Hemendik aurrera, kalean ere EUSKARAZ, LOTSARIK GABE!






Familientzako sormen tailerra


"Portugaleteko gogoko lekua" ARGAZKI IRABAZLEA

"Barra hauetan Portugaleteko hainbat umeren eskuak egon dira urteetan zehar; gure barreak zaindu egin dituzte eta ilusioz bete dugu haien artean dagoen tartea. 

Ukitu ostean eskuetan geratzen zen usaimena gogoratzen dut, baita ateratzen zitzaizkidan babak ere. Baina, joateari utzi nion egun bat ailegatu zen eta orain falta sumatzen dut."


Eta hau da irabazlea: Eunate Armendariz (Gugenheim museorako bi sarrera irabazi du). 16 argazki aurkeztu ziren (guztiak ikusi nahi badituzu klikatu HEMEN) eta 136 pertsonak eman du botoa. 
 Kamisetak Ainara Lopez, Arantza Alejo eta Maribel Gamil lagunei egokitu zaizkie, boto eman zutenen artean.

Zorionak Eunate, eskerrik asko argazkia eta testua bidali dituzuenoi eta botoa eman duzuenoi!

 

ELAI ALAI FOLKLORE AZOKA

Asteburu honetan, larunbat eta igandean, Portugaleteko Elai Alai taldeak  
XI. FOLKLORE AZOKA antolatu du.
Ekitaldiz jositako egitaraua izango dugu, eta hainbat eta hainbat EUSKARAZ.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu HEMEN

Barakaldoko III. Mintzodromoa badator!

Azken bi urteetan bezala, 2016an hitzordua izango dugu euskaraz mintzatzeko. Barkaldoko III. Mintzodromoa hurrengo ostegunean izango da, maiatzak 26.
Betiko lez, bi saio izango ditugu: bata goizeko 10:00etan eta bestea arratsaldeko 18:30ean. Anaien Parkean elkartuko gara, taldetan banatuta hainbat mintzagairi buruz berba egiteko (euria egingo balu, CISeko kafetegi barruan egingo genuke).

Izena eman nahi baduzue, hainbat bide dago: 

-Hizkuntza Eskola, Udal euskaltegi edo AEK euskaltegian 
-barakaldo_berba@aek.eus helbide elektronikora mezua bidalita
-678626567 telefonora whatsapp mezua bidalita

Anima zaitezte eta etorri gurekin mintzatzera!! Kafetxoa hartzeko aukera ere egongo da ;)

Noiz: Maiatzak 26, osteguna
Non: Anaien Parkean
Ordua: 10:00ak eta 18:30ak

"AMAMA" FILMA BALLONTIN


MINTZODROMOA PORTUGALETEN

Heldu da urtero-urtero egiten dugun MINTZODROMOA!
Datorren astean, maiatzak 24, asteartean, San Roke zelaian.
Goizeko 10:00etan edo arratsaldeko 17:00etan.
IZENA EMAN maiatzaren 20a baino lehen: 600 482 022 telefonoan edo portugalete_berba@aek.eus e-postan.

BARRETERAPIA GURASOLAGUNENTZAT


Kantulagun-kronika

Aurreko asteko asteartean izan zen Kantulagun taldearen entsegua Mamarigako Kultur Etxean. Bertan jo eta ke aritu ostean, dena zegoen prest igandeko kantaldirako. 
Martxoko kantaldian bezalaxe, eguraldia lagun izan genuen eta eguzkipean bat baino gehiago gorritu zen.
Giro ederrean, kantatzen eta dantzatzen eman genuen igande eguerdia.

Ekainean izango dugu ikasturteko azken hitzordua, beraz adi deialdiari!

Udako Berbalagun taldeetan izena emateko epea zabalik!


Sukaldaritza tailerra-Kronika

Lagunekin batera afaltzea plan ezinhobea izaten da ostiral gauetan, eta horretan ibili ginen. 
Begok irakatsi zigun nola egin lagunekin batera afaltzeko menu aproposa.
Hasteko entsalada gozo-gozoa, ostean laberik behar ez duen lasagna beroa, plantxan egindako txanpiak eta bukatzeko, beratzen denbora luze behar ez duten torrijak.
Hortxe ibili ginen guztion artean sukaldatzen, ondoren sukaldatutakoa dastatzeko unea heldu zen eta esan beharra daukagu... Den-dena oso gozo zegoela!


Santurtzi eta Itsasoa bisita gidatua-kronika

Pasa den asteazkenean elkartu ginen Santurtzi Itsasoa museoan bisita gidatua egiteko. Azalpenak ematen Carlos Glaria historialaria izan genuen, eta berak esandakoak oso interesgarriak izan ziren eta herriko historia hobeto ezagutzeko oso baliagarriak. Lemanceak, Kontrabandistak, sardinerak eta abar agertu ziren museoan zeharreko ibilbidean.

Bisitaren bukaera, museoan izan beharrean portuan dagoen garabian izan zen. Honen oinarrian, gerra garaian Habana itsasontzian atzerrira  joandako umeen omenez egindako oroigarria dago.
Irakurzale Klubak irakurritako azken liburua Kirmen Uriberen "Mussche" izan da, eta Santurztiko portutik Gantera joandako Carmen Cundin umearen bizipenak dira eleberriari hasiera ematen diotenak. Oroigarriaren inguruan pausatu eta Joxik Irakurzale Klubaren izenean ondoko testua irakurri zuen:

Itsasoak hartu eta ematen du. Ekarri eta eraman.

Santurtzi ez da soilik arrantza-portua, baina itsasoari estuki lotuta dago. Ezagunak baldin bagara Abra bokalean arrantzatutako sardinek herriari emandako ospeagatik da, gehienbat. Hala ere, ez dira arrainak mareak ekarritako fruitu bakarrak. Bilborako itsaso-atea izanik, Santurtzitik pasatu dira ontzioletan eraikitako barkuak, beste herriekiko merkantzien garraiaketak, … itsasorako ate zabal honek irabazkin asko ekarri ditu Euskal Herrira. Baita galerak ere: naufragioetan ito diren marinelak, lan istripuetan hildako beharginak eta Zierbena eta Santurtzi arteko kostaldea bera betiko hondatuta. Baita gerratik ihes, familiarengandik urrun, joandako umeak ere. Itsasoak, salbazioa ematen, senitarteak eramaten.

Berbalagun ekimen honen barruan gaude Irakurzale Kluba osatzen dugunok ere, eta aukeratutako azken liburua portu honetatik abiatzen da, mila bederatziehun eta hogeita hamazazpigarren urtean: “Maiatzaren 6an itsasoratu zen lehen aldiz Habana ontzia Santurtziko portutik Arroxelarantz”, kontatzen digu Kirmen Uribek “Mussche” eleberrian, “gerrako umeak” babesteko Europan barrena nola sakabanatu zituzten azalduz. Gante hirira ailegatu zen horrela Karmentxu Cundin Gil. Denbora luze pasatu arren, historia ez da asko aldatu, gaur egun ere tragediak izaten baitira munduan zehar. Europa, aldiz, ez da asko aldatu.

“Theatre Royal. Mila bederatziehun eta hogeita hamazortzi, otsailak 22. Argiak itzali dira. Robert eta Karmentxu elkarren ondoan eserita. Oihala altxatu da. Eresoinka-ren emanaldia. Euskal Herriko kantak eta dantzak taularatuko dituzte. Gerrako haur guztiak bildu dira bertara, guraso berriekin. Kaxarranka dantzatu dute aurrena (…) Alkandora urdinak eta zapi koadrodunak ikustean Santurtziko portuaz oroitu da Karmentxu.” Gerrek eta errefuxiatuek esistitzen jarraitzen dute. Zabal diezaiegun itsasoa datozkigunei.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Carlos Glariari bisita egiteagatik, eta irakurzaleak zareten guztioi gonbidapena luzatu gurekin batera Irakurzale Klubean parte hartzeko.


PINTXO-LEHIAKETA

Pintxo lehiaketa ederra egin genuen ostegun honetan, Elai-Alai taldearen txokoan, 32 pertsona elkartu ginen eta 13 pintxo aurkeztu ziren.
Irabazlea Maru Sanchez izan zen piper gorriz egindako pintxo gozo batzuekin eta, horren ondorioz "Donostiako gaurko eta betiko pintxoak" liburua irabazi zuen.
Horrez gain, Bingen Akarregik hainbat garagardoren ezaugarriak azaldu zizkigun eta garagardoa bera nola ekoizten den ere adierazi zigun. Interesgarria, benetan!